sábado, 17 de noviembre de 2007

Discografia





BAKE FALTSUARI GERRAGure bigarren diskoa, 2006ko abenduan kaleratutakoa. Diskoa urte bereko urria eta azaroa bitartean grabatu zen, Ondarruko IJM estudioetan, Santos anaiak teknikari genituela.



Gure bigarren diskoa, 2006ko abenduan kaleratutakoa. Diskoa urte bereko urria eta azaroa bitartean grabatu zen, Ondarruko IJM estudioetan, Santos anaiak teknikari genituela. Kantu eta letra guztiak guk eginak dira, "Eutsi gogor" (musika: NOFX) izan ezik. Diskoaren diseinuaz Unai Bergara arduratu zen.
ABESTIEN ZERRENDA 1
Bake faltsuari gerra
2
Eztanda
3
Moderazioaren zirkulu zikoitza
4
Gorputza, odola eta bakea
5
Maitasunezko historia
6
Orwell-en mundua
7
Eutsi gogor
8
Alea jacta est
KOLABORAZIOAK
-Fernando Sapo: Ahotsa “Bake faltsuari gerra” abestian.-Dirty Moin: Punteoa “Gorputza, odola eta bakea” kantan.


OGI GOGORRARI HAGIN ZORROTZA!Gure lehen diskoa, 2005eko uztailaren 15ean kaleratutakoa. Disko hau urte bereko martxo negu gorrian grabatu zen, Ondarruko IJM estudioetan, Santos anaiak teknikari genituela.



Gure lehen diskoa, 2005eko uztailaren 15ean kaleratutakoa. Disko hau urte bereko martxo negu gorrian grabatu zen, Ondarruko IJM estudioetan, Santos anaiak teknikari genituela. Kantu eta letra guztiak guk eginak dira, "Txikia" (hitzak: Telesforo Monzon) eta "Iragana, oraina eta geroa" (musika: Pennywise) izan ezik. Diskoaren diseinuaz Unai Bergara arduratu zen.
ABESTIEN ZERRENDA

1
Beste mundu bat
2
Iraultza gorria
3
1819
4
BPD [bakalauak pirrilera dakar]
5
MGA
6
Zehaztasuna eta zuhurtasuna
7
Dos pobles, una lluita
8
Brigada Zaharreko mutilak
9
Iragana, oraina eta geroa
10
Ogi gogorrari, hagin zorrotza
11
Txikia
KOLABORAZIOAK
-Alex (Inadaptats): Ahotsa “Dos pobles, una lluita” abestian.-Txurruka (ex Taupada, Aterkings): Ahotsa “1819” kantan.-Maiztegi (Txato Plato): Ahotsa “BPD” abestian.-Mikel Santos (ex Nimbus): Koroak “Iragana, oraina eta geroa” abestian.-Markinako Gazte Asanblada: Koroak “MGA” kantan.-Xabi, Hasier eta Gorka (Tuboskapi): Haize sekzioa “Iraultza gorria” eta “Dos pobles, una lluita” abestietan.-Baltza eta Potxis: Ahotsa “Txikia” abestian.-Maria: Panderoa “Txikia” kantan.

Argazkiak














































Galdetegia

1 .-Musikari bezala, musika ikasi duzue ala autodidaktak zarete?
Egia esan, inork ez dauka musika ideiarik ere ez, ez dugu ez solfeorik ez ezer ikasi, abestiak entzunez ateratzen ditugu, txikitatik entzun dugu musika eta gustatu zaigu.

2.- Zer dela eta bururatu zitzaizuen musika talde hau sortzea?
Taldea sortzerakoan, bertsioak jotzeko bilgu ginen, gero gure abestiak konposatzen hasi ginen eta gero ikusi genuen jendearentzako zabal zitekeen zerbait zela eta aurrera egitea erabaki genuen, solfeo eta zer jotzen dugun jakin gabe.

3.- Oliba Gorriak-ek gorabeheraren bat izan du, besteak beste taldekide baten kartzelaratzea. Zer eragin izan zuen horren lagun eta taldekide bezala? Taldean eraginik suposatu zuen?
Lehen diskoa grabatu eta nahasketak bukatu ondoren 5 egunetara atxilotu zuten Eneko, eta bitartean gainontzekoek diseinua, kopiak eta geratzen zena bukatu zuten, hasitakoa amaitzeko asmoarekin... Taldean suposatu zuena paro bat izan zen, kaleratu zenean, eragin psikologikoa soilik eragin zion baina pertsona moduan gertatutako guztiaren ondorioz, musika lan tresna eraginkor bezala ikusten genuen eta aurrera jarraitu genuen. Ondorioz, agian letren mezua ezberdina da disko batetik bestera.

4.- Bi disko kaleratu dituzue. "Ogi Gogorrari Hagin Zorrotza", berehala agortu zena, eta "Bake Faltsuari Gerra bigarrena. Zuen ustez aldaketarik eman duzue batetik bestera?
Bai, lehen diskoa berehala agortu zen, 500 kopiak saldu genituen. Musika aldetik, disko batetik bestera aldaketa eman da, gertatutako guztiaren ondorioz, bigarrena gogorragoa da, lehena giro musika bezalakoa da, baina bigarrenak aldiz mezu asko dauzka, gure bizipenetan oinarrituta, garratzagoa. Baina biek hitz egiten dute gure ideologiaz.

5.- Zuen abestien letretan, historia garaikideaz zein joan diren mendeei buruz hitz egiten duzue. Zer dela eta da hori? Zergatik hainbeste datu historiko? Hau da, historiaz mintzatzeko arrazoiren bat daukazue ala zerbait transmititu nahi duzue?
Beno, sarritan esaten da “Historia gehienbat irabazleak idazten duela” irabazleak hizkuntza bidez transmititzen du bere ikuspuntutik, guk datu historikoak erabiltzen ditugu gure letretan garaitutakoen, zapalduen ikuspuntutik eta horretaz aparte memoria historikoa berreskuratzeko, gainera gaur egungo mundu honetako egoera gertatutako guztiagatik da. Esaldi baten oso ondo islatzen da hori “Oroimenik gabe, justiziarik ez, justiziarik gabe, bakerik ez, bakerik gabe etorkizunik ez”. Etorkizuna egin ahal izateko iragana oroitu behar dugu, iraganean egin ditugun akatsetatik bizi gara, gaur egun gertatzen dena, iraganagatik da, iraganeko borrokagatik, etorkizuna eraiki behar da, iraganeko akatsei aurre eginda... Gure helburua, memoria historikoa berreskuratzea da etorkizunari aurre eginez.

6.- Zuen abestiekin jarraituz, punk musikaren inguruan murgilduta zaudetela esan genezake. Diskoetan kolaborazioak izan dituzue bai ahotsetan eta euskal musika tresnetan esaterako. Zuen estiloko beste talde batzuekin alderatuz zerbait ezberdina jotzen duzuela pentsatzen duzue?
Gu geu, ez gara musikariak, ez dugu musikaz tutik ulertzen. Estilo aldetik, edozer jo genezake, momentuak bururatzen zaigun estiloko abestiak sor ditzaguke beti ere muga batzuekin. Letren aldetik, beti izan dugu erreferente politiko musikala. Zerbait aldatu badugu, pentsamendua da, baina antzeko eremuan gaude.

7.- Disko ugari saltzen dituzue, eta kontuan eduki behar dugu Copyleft aren aldekoak zaretela. Nola ikusten duzue zuen musika merkatuan?
Guk musika ez dugu merkantzia bezala ikusten, guretzako ez da produktu bat, hau da, musika bitarteko moduan ikusten dugu, bitarte komunikatibo moduan, sistemaren kontra, kapitalismoaren kontra, zapaltzaileen kontra…Musikaren merkatua guri ez zaigu inporta, guri bardin zaigu 1000 kopia ateratzea eta erdiak ere ez saltzea, lehenengo diskoa berehala agortu zen, 500 kopiak, bigarrena aldiz 1000 atera ditugu eta 700 bat saldu ditugu. Musika pribatizazioa da, negozio hutsa bihurtu da, guk argi daukagu ez dugula hori nahi, profesionalei ulertzen dugu pirateriak kalte egitea, baina guk ez dugu gure burua horrela ikusten, copyleftaren aldekoak gara, musika guk egiten dugu, ahalik eta jende gehienek entzun dezan, zabaldu. Guri musikaren komertzio eztabaida ez zaigu axola.

8.- Zuek, talde bezala, bi diskoak Musikherria-rekin atera dituzue, biak Copyleftak direlarik. Ekimen honetan jarraitzeko asmoa daukazue? Zergatik? Zer dauka proiektu honek ezberdina beste diskoetxe arrunt batekin alderatuz?
Ba ez, lehendabizikoa ez, Musikherria sortu gabe zegoelako, baina ekimenaren barruan sar genezake (barreak). Gure lehen diskoa autogestionatua eta autosufizientea da, lehengo parametroetan oinarrituta.. Musikherrian sartzeko arrazoia gure, gustuko proiektua izatea da, aldarrikapenerako, jabetza pribatuen kontrakoa, asanblearioa…Beste diskoetxe batzuekin konparatuta, talde guztiak maila berean daude, denek dauzkate aukera berdinak, birak, martxak…Gainera disko bat kaleratzean beste batzuek bezala ez dizute diru kopuru batzuk eskatzen, ez da musika komertzializatzen, kapitalizatzen. Musikaherria, herriaren musika da, musikaren herria, herrikoia, herriarentzat egindakoa. Denok ematen dugu zerbait.

9.- Markinan, zuen herrian, beste zenbait talde esanguratsu daude, Txato Plato eta Aterkings adibidez. Nola moldatzen zarete zuen artean?
Herri askotan lokalen arazoak aurki ditzakegu, Gernikan adibidez. Leku berean ensaiatzen duzue? Zuen herrian nola dago lokalen kontua?
Beno, egia esan, guk lokal aldetik zorte handia daukagu, gure herrian borroka gogor baten bidez lortu genituen lokalak garai batean. Ondorioz, gaur egun ez daukagu inongo lokal arazorik, arlo horretan jarrera eraikitzailea eduki dugu, orain arte gurekin udala oso ondo moldatu da. Lokala Txato Platorekin konpartitzen dugu , arazorik gabe alboko lokalean Aterking ek ensaiatzen duen bitartean. Gure artean oso ondo moldatzen gara, nahiz eta beren musikarekiko beste ikuspuntu bat daukaten, beraiek diskoetxeen aldeko apustua egiten dute eta hori defendatzen duten.

Istoria


2001eko udaran sortu zen Oliba Gorriak, hasieran hiru lagunen arteko jolas bezala jaio zen eta amets eta errealitate bilakatu zaigu azkenean. Bidaia luze honetan 38 kontzertu, hainbat kantu eta mila guda dantza eskaini ditugu beti ere gaur egun munduak eta euskal herriak bizi duen errealitateari so eginez eta eguneroko bizitzan eragiten gaituzten gaiei bizkarrik eman gabe, eta errealitate gordin honen aurrean gure mezuak, ideiak eta burutapenak lau haizetara zabalduz. Azken finean hori delako Oliba Gorriak, bilatzen den jendartearen alienazioaren aurreko bitarteko komunikatibo propio bat, ahotsik gabekoen ahotsa, ideien gudan murgiltzeko deia.
Irailaren 28an hasi zen bidaian lagun eta etsai ugari egin ditugu, guzti hau, 05-07-15an taldeak kaleratu zuen “Ogi gogorrari hagin zorrotza!” lehen disko autogestionatuan argi islatzen da, amorrua, indarra, maitasuna, jaia… Lan hau kaleratu bezain laster, abeslariaren atxiloketak gure ibilbidea baldintzatu zuen eta ezinbesteko geldiune bat egitera behartuak izan ginen… hala eta guztiz ere 06-03-04an MusikHerria herri diskoetxearentzat propio sortutako abesti batekin, berriro ere gerrilla musikalari ekin genion herriak, kulturak, pertsonak eta munduaren suntsipena dakarren sistemaren aurrean zapaltzaileen aurkako zapalduen gerra indartuz, zapalduen bozgoragailu bilakatuz. Guzti honen emaitza 06-12-07an kaleratu den “Bake faltsuari gerra!” bigarren diskoa izan da.